IRUNE GARCIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IRUNE GARCIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Role-playing. LH 4.maila. 2014-2015 Ikasturtearen aurkezpena.



4.Bko Gurasoak etorri bezain laster, bilera hasi egin genuen. 2014/2015 ko kurtsoa hasita zegoen jadanik Aranbizkar ikastetxe publikoan, eta beraz, umeen gurasoekin kurtsoko aurkezpen bilera burutzea nahitaezkoa burutzen zen. Klasean gurasoak, zuzendaria eta 4.Bko tutorea bildu egin ginen.

Lehenik, Alvaro Goñi tutoreak ongi etorriak eman zizkion gurasoei, haien presentzia eskertu ondoren. Ondoren, Zuriñe Castresana hartu zuen hitza, Aranbizkar ikastetxeko zuzendaria. Ikastetxearen funtzionamendua eta arau eta helburu orokorrak azaldu egin zituen eta klasetik alde egin zuen, beste klasean hitzaldi berdina eman behar zuelako.


Azkenik, berriro tutoreak hitzaldiarekin jarraitu zuen. Klaseko, patioko eta pasilloko arauak azaldu egin zituen lehenik, umeek arau hauen jakinaren gainean egotea garrantzitsua izango litzatekeela aholkatuz gurasoei. Ondoren, kurtso honetako egutegia, egingo zuten txangoak eta kanpaldia eta ordutegi probisionala (behin-betikoa finkatzeko zegoen oraindik) eman zizkion gurasoei. Gero, AMPA eta jantokiko zerbitzua azaldu egin zien gurasoei, eta bukatzeko, faltak justifikatzeko bete beharreko fitxak eman zizkien.


Tutoreak edozein arazo konpontzeko prest egongo zela azaldu zuen, eta horretarako, bere mugikorra erraztu zuen. Halaber, arazo horiek konpontzeko ume bakoitzaren gurasoekin bilera pertsonalak egingo zituela abisatu zuen. Honen ondoren, bilerari amaiera eman zitzaion.

Bideo honetan ikus dezakegu egindako role-playinga. 

Oso gustura sentitu gara "antzerki" hau burutzen, izan ere, gure etorkizuneko lanean burutu beharko dugun ekintza bati aurre egin behar izan diogu, kurtsoaren hasierako gurasoen aurkezpen bilerari, hain zuzen. Jendearen aurrean hitz egitea gehienon arazo nagusienetariko bat da, eta irakaslearen lanbidean egunero aurre egin beharko diogu. Beraz, "antzerki" honi esker, zailtasun hau konpontzeko aurrerapauso bat eman dugu.


Gainera, Lehen Hezkuntzan eta DBHn garrantzi gutxi ematen genion gai batean murgildu egin gara, haren benetako garrantziaz konturatuz. Gurasoen eta tutorearen arteko lehenengo kontaktua da, eta umeen hezkuntzan positiboki eragin ahal izateko, harreman hau ahalik eta egokiena izatea ezinbestekoa bihurtzen da.


Beraz, ariketa honekin bizitako esperientzia guztiz positiboa izan dela pentsatzen dugu eta gure etorkizuneko irakasle lanean baliagarria izatea espero dugu.



2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

Sormena eskola adinean


  • Noiz hasi garatzen (adina): Umeak bere bizitzaren lehengo urteetan sormen garatzeko gaitasun handiena dute, izan ere, haiei inguratzen dieten objektuak, bizipenak, pertsonak, etab. aurkitzen joaten dira. Orrialde hau ikusi.
  • Sormenaren ondorioak: Txitatik sormena oztopatu ez dioten ume batek, haren etorkizunean ideia berriak sortzeko eta hauek praktikara eramateko gaitasun gehiago izango dute. Orrialde hau ikusi ("Por qué es importante ser un niño creativo" atalean)
  • Metodoak/Nola garatu: Orrialde hau ikusi: Akatsak egitea permititu, lo egin baino lehen irakurtzea, haiek bakarrik landutako aktibitateak egiten utzi, artea eta musika garatu...
  • Nork/Zerk lagundu garatzen: Guretzako 2 instituzioek daukate garrantzia gehien umearen sormena garatzeko momentuan: etxean eta eskolan. Orrialde hau ikusi ("El papel de los padres en la creatividad de los hijos" atalean)
  • Desberdintasunak pertsonen artean: Picassok esaten zuen bezala "jaiotzen garenean denok gara artistak, baina zailena hau handiak egoten garenean mantentzea da". 
  • Sormena hezkuntzan: Gaur egungo hezkuntzak ez dio ematen sormenari behar duen garrantzia. Adibide sinple batekin hau ikusi ahal dugu: sormenaren funtsezko ezaugarria akats egiteari beldur ez izatea da eta umeak gero eta handiagoak izan gero eta hau galtzeko aukera gehiago daukate. Orrialde hau ikusi ("8 Tips para fomentar la Creatividad en los niños", 1. puntuan)
  • Sormena garatzearen garrantzia: Ken Robinsonen bideo honek azaldu egingo dizue
 

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Elkarrizketaren kontzeptu-mapa


Make your own mind maps with Mindomo.



Pasaden egunetan gure irakasle izandakoekin zenbait elkarrizketa izan genituen eta hauek izan eta gero atera genituen ondorioak mapa- kontzeptual batean islatzen saiatu gara. Lortutako informazio guztia zaila izan da mapan kokatzea , baina bertan ikus daitezke irakasle lanbidearen ideia orokorrak eta pertsonalak.

Jarraian, atal bakoitzaren informazioaren azalpen zabalagoa aurkezten dizuegu:


-GURASOEKIN: Guraso eta irakasleen arteko erlazioa egokia izan dadin, irakasleak arazoak adierazi behar dizkie gurasoei , baita hauek etxeko arazoak irakasleari, horrela, bai etxeko eta bai klaseko egoerak ezagutuko dira, umearen egoera ezagututa, laguntza eskaintzea errazagoa baita.


-IKASLEA: Klasean ematen diren gaien inguruan, ikaslearen interesa piztu behar da, horretarako, motibazioa ezinbestekoa da. Kritika konstruktiboak egitea eta aholkuak ematea ikasleak motibatzen lagun dezakete, baita haien iritzia kontuan hartzea ere. Gainera, berdintasuna sustatzeak garrantzia du, ikasleek eskolan eta eskolatik kanpo hezkuntza egokia izan dezaten.


-KLASEAN: Klaseko giroa atsegina izateko, hainbat faktore garrantzitsuak dira, besteak beste, errespetua eta klase dinamikoak. Horretarako, irakasle bakoitzak bere teknikak ditu ( teknologiak, jolasak, sariak, ariketa bereziak…) . Errespetua sustatzeko arauak betetzeak garrantzia du, adibidez, hitz egiteko eskua altxatzea.


-IRAKASLEA: Irakasle on batek hainbat ezaugarri izan behar dituela ikasi dugu (aurretik batzuk bagenekizkien arren). Hasteko, bokazioa izatea, umeak atsegin izatea, eta esperientziarekin hobetzen dela ikasi dugu (lehen arazoak zirenak, orain anekdotak dira). Irakasle batek arazoen aurrean jarrera egokia izan behar duela ikasi dugu, irakasleek haien krisi gaindituak azaldu dizkigutenean.


Orokorrean, ikasitakoa gure etorkizunean baliogarria izan dakiguke, dakigunari eta ikasiko dugunari gehituz. Kontzeptu mapa egitean, taldekide guztien informazioa erabiltzea oso interesgarria izan da, irakasle ezberdinen ikuspuntuak ezagutzeko.

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

BERDINTASUNA ESKOLA ADINEAN

Genero berdintasuna eskola adinean gai interesgarria iruditzen zaigu eta beraz, honi buruz hitz egitea erabaki dugu.

Hasieran ez zirudien gai honekin gauza berriak ikasiko genituenik, baina web orri ezberdinetan informazio bilatuz jakinmina piztu zaigu eta aurretik ez genekizkien gauzak barneratu ditugu. Gehien harritu gaituena izan da oraindik genero ezberdintasunak daudela gure eskoletan nahiz eta gizarte moderno eta aurrerakoi batean gaudela uste; adibidez, eskola pribatu askotan badaude irakasleak ezberdintasun hauen alde daudenak eta beraz, ezberdintasun horiek umeek barneratzeko ekintzak egiten dira (neskak mutilen kontrako jolasak, indarra behar denean mutilen laguntza eskatzea eta neskei bakarrik erakustea zailtasun handirik behar ez diren ekintzak, baita etxekoandre egoki bat izaten jakitea ere.

Nahiz eta munduko herri batzuetan arazo hauek izan ( kolonbia, India, Irak..) badaude beste leku batzuk ezberdintasun hauek ahalik eta txikien izatea saiatzen direnak, adibidez Europako iparraldeko herrialdeak (Islandia, Norvegia, Finlandia..) Bertan txikitatik berdintasuna bultzatzen duen ikasgai bat izan ohi dute, non irakasleek azaltzen diete nolako garrantzia du gizartearen barruan genero berdintasuna izatea.

Lan hau egitea suposatu digu ikustea posiblea dela umeek berdintasunari buruz duten ideia hobetzea. Horretarako, gertu ditugun umeekin zenbait ekintza egitea gustatuko litzaiguke, adibidez, “ni un besito a la fuerza” liburua irakurtzea, azaltzen duelako errespetua dela zoriontasunaren oinarrietako bat. Beste ekintza bat izan daiteke Disney sortutako istorioak baztertzen saiatzea, izan ere, emakumea pertsona ahul bat bezala ikusten da, bere printzipea bilatzen duena etengabe zoriontasuna lortu ahal izateko.

Gai honi buruz ikertzera bultzatu gaituen arrazoia gure esperientzia pertsonalak izan dira, izan ere eskola adinean genero ezberdintasun handiak ikusi ditugu, adibidez lehen hezkuntzan geundenean neska bat ezagutu genuen futbola atsegin zuena, eta horregatik hainbat arazo izan zituen. Alde batetik neskek baztertzen zioten futbola gustoko izateagatik eta mutilek ez zioten usten haiekin futbola jolastera, neska zen eta.

Guzti hau ikertu ahal izateko Inteneten bidez lortutako web orriak erabili ditugu, baita egunkarietan agertutako artikulu batzuk ere.

Ondorioz, esan dezakegu guzti honekin gure gizartean hobetu beharreko gauzetako bat dela berdintasuna ahalik eta gehien bultzatzea, Europako iparraldearen eredua jarraituz.






2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

Irune eta Aialaren arteko elkarrizketa

Aiala nik izan dudan irakaslerik hoberena denez, bera hautatu dut elkarrizketa hau egiteko, miresten dudan irakasle (eta pertsona) izateaz aparte, hitz egiteko erraztasun handia baitu. Aialak 16 urte darama irakasle izaten , DBHko zein batxilergoko filosofia eta historia irakasle izaten hain zuzen, eta berari esker bi ikasgai horiengana nuen gorrotoa desagertzea lortu dut.

Whats App bidez jarri nintzen harremanetan berarekin, eta izugarri poztu zen Aiala nirekin hitz egitean, izan ere, berak esan bezala, ohore bat da berarentzat beragan pentsatu izana miresten dudan irakasle bati elkarrizketa egiteko. Kontaktuan jarri eta 6 egunetara elkartu ginen ikastetxe ondoko tabernan, eta elkarrizketa hasi aurretik hainbat gauzei buruz hitz egin genuen, denbora luze zelako elkar ikusten ez genuela. Gainera, justu elkartu ginen egun hartan Aialaren urtebetetzea zenez, kafe batera gonbidatu nuen, eta berak esan zidan nirekin egotea oparirik onenetariko bat zela.

Elkarrizketak 54 minutu iraun zuen, oso interesgarriak benetan, beste gauza batzuen artean Aialak ideiak argi dituelako eta gustura entzuten nituelako bere erantzunak. Hala ere, hasierako galderak kostata irteten zitzaizkidan, baina denbora aurrera joan ahala, erraztasun handiz ateratzen zintzaizkidan aurretik prestatu gabeko galderak. Gauza interesgarrienetariko bat hauxe da; Aiala txikia zenean, bere gelan sartu eta panpina guztiak ilaran jartzen zituen, bera irakaslea izango balitz bezala eta edozein ikasgairi buruz aritzen zen panpinekin. Honek hunkitu nau, nik txikitan gauza berdina egiten nuelako nire barbie-kin.


Elkarrizketa honek balio izan dit Ailari buruzko gauza asko ezagutzeko, beti jakin nahi izan ditudanak baina irakasle-ikasle harreman horrek ezagutzen utzi ez didanak, gainera, bere kontseiluek asko merezi dute, eta kontseiluen artean bat nabarmendu dezaket. Aialak esan zidan “ irakasle izateko bihotza burua baino gehiago erabili behar da”, uste dut ez dudala hori inoiz ahaztuko.


Irune Garcia Bahon

2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

"LA EDUCACION PROHIBIDA"-ren kritika

Pelikula ikusi ondoren, ondorioztatu dezakegu gaur egungo hezkuntza sistemak aldaketa gutxi jasan dituela azkeneko urteetan. Nahiz eta azken mendera arte hezkuntza autoritario eta diktatoriala zen, orain hezteko  beste teoria edo sistema berritzaileak indarra hartzen ari dira pixkanaka-pixkanaka. Hala ere, aldaketa hauek sakonagoak eta azkarragoak izan beharko lirateke, hezkuntza sistema duin bat lortu ahal izateko.

Orain dela 100 urte irakaslearen klasea emateko metodoa honelakoa zen: klasera heldu eta aurretik norbaitek prestaturiko materia zorroztasunez ematen zuen. Sistema hori industrializazio garairako pentsatuta zegoen, Taylorismoan eta Fordismoan (“cadena de montaje”) oinarrituta zegoelako. Gaur egun, sistema berdina jarraitzen duen arren, zenbait irakasleek metodo alternatiboak erabiltzen dituzte. Adibidez, ebaluazio metodo bakarra azterketa ez izatea, umeen emozioak eta sentimenduak era pertsonalean kontuan hartzea, partizipatiboagoak eta dinamikoagoak diren klaseak ematea… Azken finean, irakaslea ez da umeei egiak aurkitzen dion pertsona, baizik eta haiei hauek aurkitzera laguntzen diona, dokumentalean esaten duen bezala.


Beste aldetik, dokumentalaren izenburua (“La Educación Prohibida”) aztertzen badugu ondorioztatu dezakegu debekatuta hitzan dagoela gakoa. Hau da, gaur egungo daukagun hezkuntza sistema tradizionalak pertsona askori onurak ekartzen dizkio. Horregatik dokumentalean agertzen diren metodo alternatiboak debekatutzat hartzen dira sistema kapitalistaren ideien kontra doalako. Badaude gure iritziarekin bat dagoen jendea, baita  web orriak ere; iritzi hau konpartitzen duen web orria ikusteko,klikatu hemen.


Horretaz gain, filma kritikatzen duten web orriak daude; mota honetako web orri bat ikusteko klikatu hemen. Artikulu hauetan ikus daitekeen bezala, zenbait pertsonek ikuspuntu desberdinak dituzte dokumentalarekiko. Adibidez, irakaslearen irudia errudun bezala ageri da film osoan zehar. Hala ere, hezkuntzan boterea duten pertsona eta instituzioak erruaren zatirik handiena dutela esan dezakegu, haien interes ekonomiko zein politikoak defendatzen dituztelako.


Gainera, dokumentalean bakarrik egilearen ikuspuntua defendatzen duten adituak agertzen dira. Modu honetan, ikusleoi ez digute kontrako ideiak defendatzen dituzten pertsonen iritziak ezagutzen uzten, artikulu honetan ikus dezakegun bezala.


Nahiz eta kritika on eta sakon bat egin, ez du irtenbide zehatzik ematen dagoen egoera konpontzeko. Bideoaren amaieran esaten du umeak behar duten gauza bakarra maitatuak eta babestuak sentitzea dela eta ezagutzak bakarrik etorriko direla eskolara joan gabe. Nahiz eta maitasuna eta babesa garrantzitsuak izan, ezagutza asko ezin dira jaso eskolara joan gabe. Baita, beste irakaskuntza teknikak erabili dituzten irakasleen eta instituzioen izenak aipatzen ditu, baina hauek egiten dutena azaldu gabe.


Beraz, amaiera nahiko kaxkarra du bideoak,bi ordu baino gehiagoko kritika egiten du hezkuntza sistemari buruz, baina ez du eskaintzen bost minutu baino gehiago soluzioak ematen. Gure ustez, falta zaizkion gauza garrantzitsuenak hezkuntza alternatiboak proposatzea eta bakoitzak zer egin behar duen hezkuntza berri hauek ateratzeko esatea da.

2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

HEZKUNTZA MODERNOA

 Beste sarrera batzuetan azaldu dugun bezala, gaur egun Hezkuntza  Sistemak aldaketa ugari jasan ditu. Diapositiba hauek gaur egungo hezkuntzaren definizioak eta helburuak azaltzen ditu.

http://es.slideshare.net/cris0308/cris-diapositiva-de-la-educacion?related=1

LOMCEri EZ!

  Azken aldi honetan Wert Hezkuntza Ministroak egindako lege berriarekin eztabaida handiak sortu dira. Lege honekin Hezkuntza Sistemaren berrikuntza egin nahi da, baina berrikuntza izan beharrean atzerapena dela esan dezakegu.

Lege honek eragin du hainbat ikasle eta irakasleen haserrea, horregatik estatu mailan greba eta protesta ugari konbokatu dira. Horretaz aparte, batez ere Euskal Herrian, eskola eta ikastola asko lege honen aurka jo dute.

Webgune honekin LOMCEri buruzko informazioa gerturatzen dizuegu. Webgunea ikusteko, klikatu hemen

Hezkuntza desberdin baten alde



   Gaur egun aldaketaren bidean gauden arren, hezkuntza sistema diktatoriala eta autoritarioa izaten jarraitzen du. Hau da, irakaslea agintzen du pertsona autoritario gisa eta ikasleen ideiak eta irizpideak ez dira kontuan hartzen.

    Hau gutxi balitz, zenbait hezkuntza instituzioetan umeak adoktrinatzen jarraitzen dute, hau da, umeak ez dute garatzen beraien ideia propioak, baizik eta instituzio horren ideologia mota, argazkian ikusten den bezala.

   Hala ere, pixkanaka-pixkanaka hau atzean uzten ari gara eta hezkuntza gero eta sistema libre eta partizipatiboagoa bihurtzen ari da. Hau da jarraitu behar den bidea gizarte kultura anitz bat eta libreago bat lortu ahal izateko, non pertsona bakoitza bere ideia propioak sortzeko askatasuna izango duen.

HEZKUNTZA ALTERNATIBOA

Azken urte hauetan asko aldatu egin da gure gizarteko Hezkuntza Sistema. 
Orain dela urte asko, gure gurasoen eta aitona amonen ikasteko era oso desberdina zen gaurkoarekin konparatuz. Eskoletan ematen ziren klaseak oso teorikoak eta astunak ziren, izan ere, irakasleen helburu nagusia ikasleei garai horretako baloreak eta kultura aplikatzea zen ikasgaia azaltzen zuten bitartean.

 Gaur egun, berriz, irakasleek metodo dinamikoagoak erabiltzen  hasi dira, teknologiaren laguntzarekin adibidez. Gainera, ez dute balore konkretu batzuk ezartzen ikasleetan, baizik eta ikasle bakoitzak bere balore propioak garatzen.


Bideo honen bitartez ikusi dezakegu iraganeko hezkuntza sistemarekin konparatuz, nola aldatu den klaseak emateko metodologia.

Disfrutatu ;)