2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena
Elkarrizketaren kontzeptu-mapa
Make your own mind maps with Mindomo.
Pasaden egunetan gure irakasle izandakoekin zenbait elkarrizketa izan genituen eta hauek izan eta gero atera genituen ondorioak mapa- kontzeptual batean islatzen saiatu gara. Lortutako informazio guztia zaila izan da mapan kokatzea , baina bertan ikus daitezke irakasle lanbidearen ideia orokorrak eta pertsonalak.
Jarraian, atal bakoitzaren informazioaren azalpen zabalagoa aurkezten dizuegu:
-GURASOEKIN: Guraso eta irakasleen arteko erlazioa egokia izan dadin, irakasleak arazoak adierazi behar dizkie gurasoei , baita hauek etxeko arazoak irakasleari, horrela, bai etxeko eta bai klaseko egoerak ezagutuko dira, umearen egoera ezagututa, laguntza eskaintzea errazagoa baita.
-IKASLEA: Klasean ematen diren gaien inguruan, ikaslearen interesa piztu behar da, horretarako, motibazioa ezinbestekoa da. Kritika konstruktiboak egitea eta aholkuak ematea ikasleak motibatzen lagun dezakete, baita haien iritzia kontuan hartzea ere. Gainera, berdintasuna sustatzeak garrantzia du, ikasleek eskolan eta eskolatik kanpo hezkuntza egokia izan dezaten.
-KLASEAN: Klaseko giroa atsegina izateko, hainbat faktore garrantzitsuak dira, besteak beste, errespetua eta klase dinamikoak. Horretarako, irakasle bakoitzak bere teknikak ditu ( teknologiak, jolasak, sariak, ariketa bereziak…) . Errespetua sustatzeko arauak betetzeak garrantzia du, adibidez, hitz egiteko eskua altxatzea.
-IRAKASLEA: Irakasle on batek hainbat ezaugarri izan behar dituela ikasi dugu (aurretik batzuk bagenekizkien arren). Hasteko, bokazioa izatea, umeak atsegin izatea, eta esperientziarekin hobetzen dela ikasi dugu (lehen arazoak zirenak, orain anekdotak dira). Irakasle batek arazoen aurrean jarrera egokia izan behar duela ikasi dugu, irakasleek haien krisi gaindituak azaldu dizkigutenean.
Orokorrean, ikasitakoa gure etorkizunean baliogarria izan dakiguke, dakigunari eta ikasiko dugunari gehituz. Kontzeptu mapa egitean, taldekide guztien informazioa erabiltzea oso interesgarria izan da, irakasle ezberdinen ikuspuntuak ezagutzeko.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina