XVI. mendean Jesuitek hezkuntza tradizonalaren eredua ezarri zuten, logozentrismoan eta magistrozentrismoan oinarrituta. XIX. mendearen amairean hezkuntza teoria berri bat agertu zen, postradizionala non hitzaren ordez ekintza eta irakaslearen ordez umea zen garrantzitsuena.
Betidanik hezkuntza mota honen berri izan dugu baina orain, magisteritza ikasten ari garela eta zuzenki lan honetan ikertu ditugun informazio iturrien ondorioz gure ikuspegia aldatu da. Gai honen hainbat adar ukitu eta aditu batzuen hitzak entzun eta gero, konturatu gara sistema berritzaile honek utopia edo teoria hutsa izatetik gaur egungo hezkuntzan presentzia eta garrantzia izatera igaro ahal dela.
Hezkuntza mota honen oinarria, umeek praktikak eginez ikastea da, irakasleari bakarrik beharrezkoa denenan laguntza eskatuz. Honi buruz ikusi ditugun esperimentuekin ikasi dugu honek ikaragarrizko onurak izan dituela ez bakarrik umeen heziketa prozesuan, hauen motibazio mailan ere.
Hau guztiaren ondorioz pentsatezn dugu hezkuntzan jarraitu behar den metodologia aldatu behar dela eta gu garela hau posible egiteko tresna. Beraz honek eramango gaitu irakasle garenean klaseetan metodo praktikoagoak bultzatzera non umeek partaidetza handiago duten eta beste irakasleei hezkuntza metodo hau posible dela ikustaraztera.
Gai hau aukeratu dugu pentsatzen dugulako gaur egungo hezkuntza sistemak aldaketa bat behar duela non umeek ez duten ikasten bakarrik liburu batekin baizik eta praktikak egiten eta beraien motibazioa, interesa eta kreatibitatea garatzen.
Bukatzeko aipatu nahi dugu gai hau ondo laburtzen duen esaldia" dime algo y lo olvidaré, enseñame algo y lo recordaré pero hazme participe de algo y aprenderé".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina