Amador irakasle jubilatu bat da. Niri klase eman zidan lehen
hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailan. Gogoratzen dut nola klase
dinamikoak ematen zituen posible zen guztietan eta ikusten nuen nola klasera
gogoekin joaten zen guri lagundu nahian. Niri ikasketetan motibazio handia
sortzea lortu egin zuen eta horregatik aukeratu egin dut elkarrizketa egiteko.
Amadorrek magisteritza ikasi egin zuen baina bere ustez
garai hortan zegoen metodologia klaseak emateko eta zegoen materia ez zitzaion
ezertarako balio, berak esaten du dakien guztia urteekin umeekin lan egiten
ikasi egin duela.
Amadorrek magisteritzako ikasketak 1969. urtean bukatu egin
zituen, eta urte artatik duela 4 urte arte klaseak ematen egon da. Frankismotik
eta trantsiziotik pasatu egin zen klaseak ematen. Beti jarrera berritzailea
izan egin zuen eta horrek arazo larriak ekarri zizkion, batez ere frankismoaren
garaian.
Bera betidanik hezkuntza sistema tradizionalaren kontra egon
da eta saiatu da klaseak dinamikoak egiten, ikaslean interesa sortzen,… Bere
irakasle bizitzako azken urterarte hau egiten saiatu egin zen. Adibidez nire eskolan
informatika ezartzen saiatu egin zen. Bere ustez tresna oso egokia da umeak
hezitzeko, eta laguntzen die independenteak eta autosuzfizienteak izaten.
Amadorren ustez irakasle on batek behar duen gauzarik
garrantzitsuenak umeekin tratatzea jakitea eta maitatzea, kritika
konstruktiboak iraindu gabe egiten jakitea eta lan egitea gogoz dira(ezagutza
zabalak baditu hobe, baina aurrekoak ez baditu ez du ezertarako balio). Berari
ez zaizkio gustatzen lan-orduei bakarrik begiratzen dioten irakasleak, esaten
du irakasle on batek umeen heziketaren atzean doala eta behar den denbora eta
prestakuntza eman behar zaiola klaseen aurrean.
Elkarrizketa hasi dudanean pentsatzen nuen denbora gutxitan
bukatuko genuela baina azkenean ordu bat baino gehiago egon gara hitz egiten.
Oso gustura egon naiz eta egia esanda bere anekdotei esker gauza baliotsuak
ikasi egin ditut irakasle baten bizitzari buruz. Beraren idei askotan ados
nengoen elkarrizketa egin baino lehen, baina esan dituen gauza batzuk ez
zitzaidan bururatu ikuspuntu orretik begiratzea, eta uste dut baliogarria
izango zaidala etorkizunerako bizitza osoa irakasten egon den pertsona baten
pentsamendua jakiteak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina