2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

Xabi eta Asier Iñurrategiren arteko elkarrizketa.

Nik aukeratu dudan irakaslea Xabier Olaso izan da. Lehen momentutik argi izan nuen berarekin egin nahi nuela, ez bakarrik irakasle on bat delako edo miresten dudalako, idazlea delako ere. Jaio nintzenetik olerkiak idatzi dizkit eta beraren zenbait liburu irakurri ditut. Idazle aparta da eta hori ez dut nik bakarrik esaten, euskadiko literatura saria irabazi du eta.

Elkarrizketari dagokionez, aurretik mugikorraren memoria txartela hustu behar izan nuen nekielako grabazioa ez zela izango hogei minutukoa... Txantxas aparte, oso interesgarria iruditu zait irakasle baten ikuspegia ezagutzea eta horren ondorioz zenbait gaietan gauzak edo kuriositateak ikastea.
Egon ginen ordu eta erditik, ondorio asko atera nituen eta hauetatik garrantzitsuenak aipatuko ditut.

Lehenengoa, beraren ustez irakastaldea duen ikaragarrizko garrantzia da. Hau da, eskola bateko irakasleak sintonia ona baldin badaukate, arazoei irtenbideak bilatzea erresagoa izango da, lana atseginagoa... Aipagarria da ere bere ustez batxilergoan, unibertsitatean... kontzeptu hau pixkat galtzen dela.

Interesgarria iruditu zitzaidan beste atal bat izan zen motibazioarena. Niretzako oso garrantzitsua da ikasleak motibatuta egotea, agian nik kirolaria naizelako eta kirolean motibazioa portzentai altua dauka. Berak dio irakasle izatea bokazionala dela eta zu benetan irakasle izan nahi bazara eta honen garrantzia eta errespontsabilitatea ulertzen baduzu, motibatuta egongo zarela eta honen ondorioz ikasleetan interesa eta motibazioa sortuko duzula.

Azken aipatzeko puntua,  bere erantzuna "zein izan da momenturik txarrena" galderari da. Esan zidan ez zuela gogoratzen momentu txar bat irakasle moduan hasi zenetik. Dena erlatiboa dela aipatu zuen, eta batzuentzako izan dena depresio bat beste batzuentzako arazo txiki batean geratu ahal dela.
Kontatu zidanez, guraso batzuekin edo ikasle batzuekin bai izan dituela arazoak baina berarentzako lanaren barruan dauden gauzak edo anekdotak direla eta ez diegula eman behar duten inportantzia baino gehio.

Argi dago inoiz ez naizela ailegatuko bera bezain idazle ona izatera baina gutxienez espero dut irakasle bezala beraren antza izatea.
Bukatzeko berak esan zuen esaldi batekin geratzen naiz:" Ume bateri zerbait ona ematen edo aportatzen baldin badiozu, umea bikoitza itzuliko dizu".

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina