Hasiera batean DBH-ko irakasle bati egitea pentsatu nuen, oso irakasle ona zelako eta asko ikasi nuelako bere klaseetan baina gero ikastolako beste irakasle bat etorri zitzaidan burura, Puri, eta azken hau aukeratu nuen interesgarriago iruditzen zitzaidalako lehen hezkuntzako irakasle baten esperientziak DBH-ko esperientziak baino.
Oso elkarrizketa atsegina izan zen. Prestatuta neukan galdetegiarekin hasi baino lehen nolako poztasuna sortu zion ni ikustea esan zidan eta txikia nintzenean klasean izandako momentu onak gogoratu genituen.
Oroitzapen horietaz hitz egin eta gero, galderekin hasi nintzen. Egia esan erantzun oso interesgarrriak eman zituen eta etorkizunean baliogarriak izan ahal zaizkidan istorioak eta gomendioak eman zizkidan, baina arreta gehien deitu zidan erantzuna bere lanaren momentu politenen galdera egin nionean izan zen. Galdera hori erantzutean azaldu zuen nolako garrantzia duen ume batek bere lehen hezkuntza hasten duenetik bukatzen duen bitartean jasatzen dituen aldaketak ikustea. Hori erantzutean nabaritu nuen nolako sentimenduak zituen ikasleengan, eta hori irakasle on bat izateko faktore garrantzitsu bat da nire ustez, azken finean umeek txikiak direnean iraskasleengandiko maitasuna bilatzen dutelako.
Arreta deitu zidan beste erantzun bat izan zen esan zidanean hasiera batean ez zuela nahi irakaslea izatea, baizik eta matematikaria. Erantzun hori lagundu zidan ulertzen inoiz ez dakigula non egongo den gure etorkizuna, eta beraz, ez ditugu gure bideak itxi behar.
Nahiz eta jakin nolakoa zen irakasle bezala, elkarrizketa hori egiterakoan txikia izatean konturatu ez nintzen gauza batzuk hartu nituen kontuan, adibidez, nolako baloreak dituen, bere hezkuntzari buruzko ikuspegia, irakasle on bat izateko egunero egiten dituen ahaleginak etab.
Orokorrean esan dezaket esperientzia ona izan dela eta orain arte irakaskuntzari buruz inoiz pentsatu ez ditudan galderak sortu eta erantzun zizkidala, beraz, gustora egon nintzen bitartean, informazio garrantzitsua jaso nuen.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Elkarrizketa polita izan zela ematen du.
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.