Duela egun batzuk klasean esan ziguten guretzat miresgarria zen irakasle bati elkarrizketa abat egin behar geniola. Nik hasieran ez neukan batere argi nori egingo nion, baina hainbat aukera baztertu eta gero, Josean Buenori egitea erabaki nuen, DBH-n nire euskarazko irakaslea izandakoa hain zuzen ere. Honek ez zuen oztoporik jarri elkarrizketa egiteko eta goiz batean geratu ginen egiteko, nire institutuan.
Hasieran, nahiko urduri nengoen baina azkenean, elkarrizketa oso polita eta interesgarria izan zen, beraren hainbat aspektu berri ezagutu bainituen. Joseanek hainbat urte daramatza klaseak ematen eta kontatu zidan urte horietan bizitako egoera gehienak oso politak izan direla baina hainbat gogorrak ere bizi dituela. Politena azaltzeko eskatu nion eta berak esan zidan eguneroko bizitzen duena dela esan zidan, izan ere, maite duen lanbidea da irakasle izatea.
Irakasle on bat izateko hainbat aholku eskatu nizkion eta berak gauza bakar bat esan zidan, irakasle on bat izateko lanbide hau eta umeak maitatu behar direla eta eguneroko klaseak ilusioarekin eta gogoekin hartu behar direla esan zidan. Hasieran, hau guztia betetzea nahiko zaila dela onartu zidan, baina azkenean, eguneroko lanarekin, hau guztia lortzen duzula aipatu zidan.
Azkenik, nire institutuari eta ikasleoi buruz galdetu nion eta beraren erantzuna asko hunkitu zidan. Honi erantzutean bera ere hunkituta zegoela iruditu zitzaidan, izan ere, gauza oso politak eta hunkigarriak esan zituen. Honekin elkarrizketa bukatu genuen, ni institutuan nengoeneko eta bere ikaslea nintzeneko oroitzapenei buruz hitz egiten.
Elkarrizketa honekin ikusi dut nola irakasleek maite duten lanbide hau eta nolako estimua daukaten bere ikasle izandakoei. Orokorrean, irakaskuntzari buruzko informazio gehiago lortu dut elkarrizketa honekin, karrera interesgarriagoa egiten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina