Ander 14 urteko mutila da, Iruñeko Mendillorri auzoan bizi da eta Kleefstra sindromea dauka. Munduan 150 pertsona inguru daude sindrome hau pairatzen dutenak; beraz, Anderrek gaixotasun arraroak dituzten pertsonen artean dago. Gaixotasun hau 2010ean aurkitu egin zuten eta garapen motorean, hizkeran, arnasean, ikusmenean, entzumenean… arazoak sortzen ditu. Gaixotasun hau ez dauka sendatzekorik.
Udan zehar Anderrek auzoan antolatzen den “Bideberri” ludotekara joaten da eta bertan goiz osoa ematen du hango boluntarioek prestatutako ekintzak eta aktibitateak gauzatzen. Hala ere, Anderrek zailtasun handiak ditu ludotekako beste umeen erritmoa jarraitu ahal izateko eta, askotan, ekintzetatik kanpo gelditzen da edo ez dio denborarik ematen hauek bukatzeko.
Ikerketa batzuk frogatu dute musika gaixotasun mentalak duten pertsonen garapenean oso lagungarria dela, batez ere emozioetan, garapen motorean, harreman sozialak izateko orduan… bideo honetan musikoterapiak gaixotasun mentalak dituzten umeetan erakar dezakeen abantai guztien azalpen bat eta musikoterapia erabiltzeko moduak agertzen dira.
Anderri musika asko gustatzen zaio, batez ere perkusioa. Musika entzuten duen bakoitzean erritmoa eramaten du eskuekin bularrean edo mahai batean. Anderrek musikarekin daukan zaletasuna erabili ahal dugu bere garapenean eta integrazioan aurrerapenak egiteko. Horretarako batukadak egingo ditugu ludotekan astean behin berak parte hartzeko zuzendari bezala erritmoa eramaten.
Ander ez da kasu berezia, bera bezalako gaixotasun psikologikoak eta fisikoak pairatzen duten pertsona eta ume askok gizartearekin integratzeko zailtasunak dituzte, eta hori ez da haien errua, gurea baizik. Gure helburua pertsona hauek gure artean integratzea izan behar da, egunen batean autosufizienteak izan daitezen, edo gutxienez, haien gurasoen beharra gutxitzea. Azken finean, Ander eta bera bezalako pertsonak gu bezalakoak dira: gizakiak.
Kontuan izan, Alvaro eta Imanol, izen abizenak ez direla benetakoak izan behar berak edo gurasoek baimena idatziz eman ez badizute; egokiena benetako izen abizenak ordezkatzea litzateke, baldin eta aurretik egin ez baduzue.
ErantzunEzabatu