Lydiak 48 urte dauzka, eta horietatik 22 daramatza hezkuntzan irakasten. Nire ingeleseko irakaslea izan zen DBHko 3. eta 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan. Irakaslea aukeratzeko orduan zenbait zalantza izan nuen arren, haren positibotasuna eta ikasleak tratatzeko era berezia (urtearen amaieran ikasle guztiak sentimendu berezi bat geneukan Lydiarekiko) bultzatu egin zidan berari elkarrizketa egiteko. Honen adibide garbia: haren etxera gonbidatu egin zidan elkarrizketa egiteko.
Lydiak ingeles filologia ikasi egin zuen eta bere lehenengo ideia turismoan aritzea bazen arren, oposizioak atera eta ingeleseko ikasgaia irakasten daramatza karrera bukatu zuenetik. Hala ere, atzera bueltatuko balitz berriro ere hezkuntzan arituko zela seguru dauka. Horrek ikaragarri harritu zidan, izan ere, Lydiak hezkuntzan aritzeagatik daukan zoriontasunaren adierazle garbia da. Bere lana gustura hartzen du eta hori positiboki eragiten du klaseak emateko orduan. Hala ere, hezkuntzan lan egiten daramatzan urte guztietan zehar zenbait egoera gatazkatsu pairatu izan behar dituela konfesatu egin zidan Lydiak, baina hauetatik ateratzea lortu izan zuela eta gainera, esperientzia hauetatik asko ikasi ahal dela bermatu zidan.
Hasieran urduritasuna nabaritzen zen gure arteko giroan eta bion arteko elkarrizketa ez zeukan erritmo nahikorik. Baina pixkanaka-pixkanaka elkarrizketa alaitsuagoa bihurtu egin zen (hau Lydiari eskertu beharko nioke, izan ere, niregatik izango balitz…) eta “galdera-erantzunaren” eskematik, eskemarik gabeko elkarrizketa batera ailegatu ginen. Konfiantzako giro honetan Lydiak klaseetan egindako “pekatuak” konfesatu egin zizkidan (gaitegia aldatzea, adibidez), hala ere, hauek beti klaseak hobetzeko egiten zituela konturatu egin nintzen. Denbora horretan, klasean elkarrekin bizitako zenbait esperientzia gogoratu genituen, ilusio asko eragin ziguna bioi.
Azkenik, Lydiari eskerrak eman nahiko nioke institutu garaian nirekin izandako jarrera bikainarengatik eta elkarrizketa honetan lagundu izanagatik, polita eta ikaragarria izan da zu berriz ikustea. Lydia inoiz ahaztuko ez dudan irakasle horietako bat izango da, nire etorkizuneko irakasle lanean erreferentetzat hartuko dudana. Bera bezalako irakasleetan oinarrituz irakasle on bat izango naizela seguru daukat, baina hor dago zailtasuna, bera bezalako irakaslea izatera ailegatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina