2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Gurasoekin bilera


Bideo honetan, Aranbizkarra ikastolako tutore eta orientatzaileak, Kamal-en gurasoekin izandako elkarrizketa ikus dezakegu. Kamal, 10 urteko ume musulmana, jarrera aipagarria dauka, izan ere, agresibitatea eta errespetu falta egunero ikus ditzakegu. Honek hainbat eragozpen sorrarazi dizkio kurtsoa aurrera ateratzeko momentuan, bi ikasgai ez dituelako gainditu bere jarreragatik, hala ere, oso azkarra da eta intelektualki klaseko onenetarikoa denez, bere jarrera aldatzearekin nahikoa izango litzateke kurtsoz pasatzeko arazorik gabe.

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Role-playing. LH 4.maila. 2014-2015 Ikasturtearen aurkezpena.



4.Bko Gurasoak etorri bezain laster, bilera hasi egin genuen. 2014/2015 ko kurtsoa hasita zegoen jadanik Aranbizkar ikastetxe publikoan, eta beraz, umeen gurasoekin kurtsoko aurkezpen bilera burutzea nahitaezkoa burutzen zen. Klasean gurasoak, zuzendaria eta 4.Bko tutorea bildu egin ginen.

Lehenik, Alvaro Goñi tutoreak ongi etorriak eman zizkion gurasoei, haien presentzia eskertu ondoren. Ondoren, Zuriñe Castresana hartu zuen hitza, Aranbizkar ikastetxeko zuzendaria. Ikastetxearen funtzionamendua eta arau eta helburu orokorrak azaldu egin zituen eta klasetik alde egin zuen, beste klasean hitzaldi berdina eman behar zuelako.


Azkenik, berriro tutoreak hitzaldiarekin jarraitu zuen. Klaseko, patioko eta pasilloko arauak azaldu egin zituen lehenik, umeek arau hauen jakinaren gainean egotea garrantzitsua izango litzatekeela aholkatuz gurasoei. Ondoren, kurtso honetako egutegia, egingo zuten txangoak eta kanpaldia eta ordutegi probisionala (behin-betikoa finkatzeko zegoen oraindik) eman zizkion gurasoei. Gero, AMPA eta jantokiko zerbitzua azaldu egin zien gurasoei, eta bukatzeko, faltak justifikatzeko bete beharreko fitxak eman zizkien.


Tutoreak edozein arazo konpontzeko prest egongo zela azaldu zuen, eta horretarako, bere mugikorra erraztu zuen. Halaber, arazo horiek konpontzeko ume bakoitzaren gurasoekin bilera pertsonalak egingo zituela abisatu zuen. Honen ondoren, bilerari amaiera eman zitzaion.

Bideo honetan ikus dezakegu egindako role-playinga. 

Oso gustura sentitu gara "antzerki" hau burutzen, izan ere, gure etorkizuneko lanean burutu beharko dugun ekintza bati aurre egin behar izan diogu, kurtsoaren hasierako gurasoen aurkezpen bilerari, hain zuzen. Jendearen aurrean hitz egitea gehienon arazo nagusienetariko bat da, eta irakaslearen lanbidean egunero aurre egin beharko diogu. Beraz, "antzerki" honi esker, zailtasun hau konpontzeko aurrerapauso bat eman dugu.


Gainera, Lehen Hezkuntzan eta DBHn garrantzi gutxi ematen genion gai batean murgildu egin gara, haren benetako garrantziaz konturatuz. Gurasoen eta tutorearen arteko lehenengo kontaktua da, eta umeen hezkuntzan positiboki eragin ahal izateko, harreman hau ahalik eta egokiena izatea ezinbestekoa bihurtzen da.


Beraz, ariketa honekin bizitako esperientzia guztiz positiboa izan dela pentsatzen dugu eta gure etorkizuneko irakasle lanean baliagarria izatea espero dugu.



2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

Sormena eskola adinean


  • Noiz hasi garatzen (adina): Umeak bere bizitzaren lehengo urteetan sormen garatzeko gaitasun handiena dute, izan ere, haiei inguratzen dieten objektuak, bizipenak, pertsonak, etab. aurkitzen joaten dira. Orrialde hau ikusi.
  • Sormenaren ondorioak: Txitatik sormena oztopatu ez dioten ume batek, haren etorkizunean ideia berriak sortzeko eta hauek praktikara eramateko gaitasun gehiago izango dute. Orrialde hau ikusi ("Por qué es importante ser un niño creativo" atalean)
  • Metodoak/Nola garatu: Orrialde hau ikusi: Akatsak egitea permititu, lo egin baino lehen irakurtzea, haiek bakarrik landutako aktibitateak egiten utzi, artea eta musika garatu...
  • Nork/Zerk lagundu garatzen: Guretzako 2 instituzioek daukate garrantzia gehien umearen sormena garatzeko momentuan: etxean eta eskolan. Orrialde hau ikusi ("El papel de los padres en la creatividad de los hijos" atalean)
  • Desberdintasunak pertsonen artean: Picassok esaten zuen bezala "jaiotzen garenean denok gara artistak, baina zailena hau handiak egoten garenean mantentzea da". 
  • Sormena hezkuntzan: Gaur egungo hezkuntzak ez dio ematen sormenari behar duen garrantzia. Adibide sinple batekin hau ikusi ahal dugu: sormenaren funtsezko ezaugarria akats egiteari beldur ez izatea da eta umeak gero eta handiagoak izan gero eta hau galtzeko aukera gehiago daukate. Orrialde hau ikusi ("8 Tips para fomentar la Creatividad en los niños", 1. puntuan)
  • Sormena garatzearen garrantzia: Ken Robinsonen bideo honek azaldu egingo dizue
 

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Elkarrizketaren kontzeptu-mapa


Make your own mind maps with Mindomo.



Pasaden egunetan gure irakasle izandakoekin zenbait elkarrizketa izan genituen eta hauek izan eta gero atera genituen ondorioak mapa- kontzeptual batean islatzen saiatu gara. Lortutako informazio guztia zaila izan da mapan kokatzea , baina bertan ikus daitezke irakasle lanbidearen ideia orokorrak eta pertsonalak.

Jarraian, atal bakoitzaren informazioaren azalpen zabalagoa aurkezten dizuegu:


-GURASOEKIN: Guraso eta irakasleen arteko erlazioa egokia izan dadin, irakasleak arazoak adierazi behar dizkie gurasoei , baita hauek etxeko arazoak irakasleari, horrela, bai etxeko eta bai klaseko egoerak ezagutuko dira, umearen egoera ezagututa, laguntza eskaintzea errazagoa baita.


-IKASLEA: Klasean ematen diren gaien inguruan, ikaslearen interesa piztu behar da, horretarako, motibazioa ezinbestekoa da. Kritika konstruktiboak egitea eta aholkuak ematea ikasleak motibatzen lagun dezakete, baita haien iritzia kontuan hartzea ere. Gainera, berdintasuna sustatzeak garrantzia du, ikasleek eskolan eta eskolatik kanpo hezkuntza egokia izan dezaten.


-KLASEAN: Klaseko giroa atsegina izateko, hainbat faktore garrantzitsuak dira, besteak beste, errespetua eta klase dinamikoak. Horretarako, irakasle bakoitzak bere teknikak ditu ( teknologiak, jolasak, sariak, ariketa bereziak…) . Errespetua sustatzeko arauak betetzeak garrantzia du, adibidez, hitz egiteko eskua altxatzea.


-IRAKASLEA: Irakasle on batek hainbat ezaugarri izan behar dituela ikasi dugu (aurretik batzuk bagenekizkien arren). Hasteko, bokazioa izatea, umeak atsegin izatea, eta esperientziarekin hobetzen dela ikasi dugu (lehen arazoak zirenak, orain anekdotak dira). Irakasle batek arazoen aurrean jarrera egokia izan behar duela ikasi dugu, irakasleek haien krisi gaindituak azaldu dizkigutenean.


Orokorrean, ikasitakoa gure etorkizunean baliogarria izan dakiguke, dakigunari eta ikasiko dugunari gehituz. Kontzeptu mapa egitean, taldekide guztien informazioa erabiltzea oso interesgarria izan da, irakasle ezberdinen ikuspuntuak ezagutzeko.

2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Amador irakasle berritzailea


Amador irakasle jubilatu bat da. Niri klase eman zidan lehen hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailan. Gogoratzen dut nola klase dinamikoak ematen zituen posible zen guztietan eta ikusten nuen nola klasera gogoekin joaten zen guri lagundu nahian. Niri ikasketetan motibazio handia sortzea lortu egin zuen eta horregatik aukeratu egin dut elkarrizketa egiteko.

Amadorrek magisteritza ikasi egin zuen baina bere ustez garai hortan zegoen metodologia klaseak emateko eta zegoen materia ez zitzaion ezertarako balio, berak esaten du dakien guztia urteekin umeekin lan egiten ikasi egin duela.
Amadorrek magisteritzako ikasketak 1969. urtean bukatu egin zituen, eta urte artatik duela 4 urte arte klaseak ematen egon da. Frankismotik eta trantsiziotik pasatu egin zen klaseak ematen. Beti jarrera berritzailea izan egin zuen eta horrek arazo larriak ekarri zizkion, batez ere frankismoaren garaian.

Bera betidanik hezkuntza sistema tradizionalaren kontra egon da eta saiatu da klaseak dinamikoak egiten, ikaslean interesa sortzen,… Bere irakasle bizitzako azken urterarte hau egiten saiatu egin zen. Adibidez nire eskolan informatika ezartzen saiatu egin zen. Bere ustez tresna oso egokia da umeak hezitzeko, eta laguntzen die independenteak eta autosuzfizienteak izaten.

Amadorren ustez irakasle on batek behar duen gauzarik garrantzitsuenak umeekin tratatzea jakitea eta maitatzea, kritika konstruktiboak iraindu gabe egiten jakitea eta lan egitea gogoz dira(ezagutza zabalak baditu hobe, baina aurrekoak ez baditu ez du ezertarako balio). Berari ez zaizkio gustatzen lan-orduei bakarrik begiratzen dioten irakasleak, esaten du irakasle on batek umeen heziketaren atzean doala eta behar den denbora eta prestakuntza eman behar zaiola klaseen aurrean.

Elkarrizketa hasi dudanean pentsatzen nuen denbora gutxitan bukatuko genuela baina azkenean ordu bat baino gehiago egon gara hitz egiten. Oso gustura egon naiz eta egia esanda bere anekdotei esker gauza baliotsuak ikasi egin ditut irakasle baten bizitzari buruz. Beraren idei askotan ados nengoen elkarrizketa egin baino lehen, baina esan dituen gauza batzuk ez zitzaidan bururatu ikuspuntu orretik begiratzea, eta uste dut baliogarria izango zaidala etorkizunerako bizitza osoa irakasten egon den pertsona baten pentsamendua jakiteak.

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

Lydia, irakasle erreferente bat


   Lydiak 48 urte dauzka, eta horietatik 22 daramatza hezkuntzan irakasten. Nire ingeleseko irakaslea izan zen DBHko 3. eta 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan. Irakaslea aukeratzeko orduan zenbait zalantza izan nuen arren, haren positibotasuna eta ikasleak tratatzeko era berezia (urtearen amaieran ikasle guztiak sentimendu berezi bat geneukan Lydiarekiko) bultzatu egin zidan berari elkarrizketa egiteko. Honen adibide garbia: haren etxera gonbidatu egin zidan elkarrizketa egiteko.

   Lydiak ingeles filologia ikasi egin zuen eta bere lehenengo ideia turismoan aritzea bazen arren, oposizioak atera eta ingeleseko ikasgaia irakasten daramatza karrera bukatu zuenetik. Hala ere, atzera bueltatuko balitz berriro ere hezkuntzan arituko zela seguru dauka. Horrek ikaragarri harritu zidan, izan ere, Lydiak hezkuntzan aritzeagatik daukan zoriontasunaren adierazle garbia da. Bere lana gustura hartzen du eta hori positiboki eragiten du klaseak emateko orduan. Hala ere, hezkuntzan lan egiten daramatzan urte guztietan zehar zenbait egoera gatazkatsu pairatu izan behar dituela konfesatu egin zidan Lydiak, baina hauetatik ateratzea lortu izan zuela eta gainera, esperientzia hauetatik asko ikasi ahal dela bermatu zidan.

   Hasieran urduritasuna nabaritzen zen gure arteko giroan eta bion arteko elkarrizketa ez zeukan erritmo nahikorik. Baina pixkanaka-pixkanaka elkarrizketa alaitsuagoa bihurtu egin zen (hau Lydiari eskertu beharko nioke, izan ere, niregatik izango balitz…) eta “galdera-erantzunaren” eskematik, eskemarik gabeko elkarrizketa batera ailegatu ginen. Konfiantzako giro honetan Lydiak klaseetan egindako “pekatuak” konfesatu egin zizkidan (gaitegia aldatzea, adibidez), hala ere, hauek beti klaseak hobetzeko egiten zituela konturatu egin nintzen. Denbora horretan, klasean elkarrekin bizitako zenbait esperientzia gogoratu genituen, ilusio asko eragin ziguna bioi.

   Azkenik, Lydiari eskerrak eman nahiko nioke institutu garaian nirekin izandako jarrera bikainarengatik eta elkarrizketa honetan lagundu izanagatik, polita eta ikaragarria izan da zu berriz ikustea. Lydia inoiz ahaztuko ez dudan irakasle horietako bat izango da, nire etorkizuneko irakasle lanean erreferentetzat hartuko dudana. Bera bezalako irakasleetan oinarrituz irakasle on bat izango naizela seguru daukat, baina hor dago zailtasuna, bera bezalako irakaslea izatera ailegatzea.

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

Xabi eta Asier Iñurrategiren arteko elkarrizketa.

Nik aukeratu dudan irakaslea Xabier Olaso izan da. Lehen momentutik argi izan nuen berarekin egin nahi nuela, ez bakarrik irakasle on bat delako edo miresten dudalako, idazlea delako ere. Jaio nintzenetik olerkiak idatzi dizkit eta beraren zenbait liburu irakurri ditut. Idazle aparta da eta hori ez dut nik bakarrik esaten, euskadiko literatura saria irabazi du eta.

Elkarrizketari dagokionez, aurretik mugikorraren memoria txartela hustu behar izan nuen nekielako grabazioa ez zela izango hogei minutukoa... Txantxas aparte, oso interesgarria iruditu zait irakasle baten ikuspegia ezagutzea eta horren ondorioz zenbait gaietan gauzak edo kuriositateak ikastea.
Egon ginen ordu eta erditik, ondorio asko atera nituen eta hauetatik garrantzitsuenak aipatuko ditut.

Lehenengoa, beraren ustez irakastaldea duen ikaragarrizko garrantzia da. Hau da, eskola bateko irakasleak sintonia ona baldin badaukate, arazoei irtenbideak bilatzea erresagoa izango da, lana atseginagoa... Aipagarria da ere bere ustez batxilergoan, unibertsitatean... kontzeptu hau pixkat galtzen dela.

Interesgarria iruditu zitzaidan beste atal bat izan zen motibazioarena. Niretzako oso garrantzitsua da ikasleak motibatuta egotea, agian nik kirolaria naizelako eta kirolean motibazioa portzentai altua dauka. Berak dio irakasle izatea bokazionala dela eta zu benetan irakasle izan nahi bazara eta honen garrantzia eta errespontsabilitatea ulertzen baduzu, motibatuta egongo zarela eta honen ondorioz ikasleetan interesa eta motibazioa sortuko duzula.

Azken aipatzeko puntua,  bere erantzuna "zein izan da momenturik txarrena" galderari da. Esan zidan ez zuela gogoratzen momentu txar bat irakasle moduan hasi zenetik. Dena erlatiboa dela aipatu zuen, eta batzuentzako izan dena depresio bat beste batzuentzako arazo txiki batean geratu ahal dela.
Kontatu zidanez, guraso batzuekin edo ikasle batzuekin bai izan dituela arazoak baina berarentzako lanaren barruan dauden gauzak edo anekdotak direla eta ez diegula eman behar duten inportantzia baino gehio.

Argi dago inoiz ez naizela ailegatuko bera bezain idazle ona izatera baina gutxienez espero dut irakasle bezala beraren antza izatea.
Bukatzeko berak esan zuen esaldi batekin geratzen naiz:" Ume bateri zerbait ona ematen edo aportatzen baldin badiozu, umea bikoitza itzuliko dizu".