Bideo honetan, Aranbizkarra ikastolako tutore eta orientatzaileak, Kamal-en gurasoekin izandako elkarrizketa ikus dezakegu. Kamal, 10 urteko ume musulmana, jarrera aipagarria dauka, izan ere, agresibitatea eta errespetu falta egunero ikus ditzakegu. Honek hainbat eragozpen sorrarazi dizkio kurtsoa aurrera ateratzeko momentuan, bi ikasgai ez dituelako gainditu bere jarreragatik, hala ere, oso azkarra da eta intelektualki klaseko onenetarikoa denez, bere jarrera aldatzearekin nahikoa izango litzateke kurtsoz pasatzeko arazorik gabe.
2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena
Gurasoekin bilera
Bideo honetan, Aranbizkarra ikastolako tutore eta orientatzaileak, Kamal-en gurasoekin izandako elkarrizketa ikus dezakegu. Kamal, 10 urteko ume musulmana, jarrera aipagarria dauka, izan ere, agresibitatea eta errespetu falta egunero ikus ditzakegu. Honek hainbat eragozpen sorrarazi dizkio kurtsoa aurrera ateratzeko momentuan, bi ikasgai ez dituelako gainditu bere jarreragatik, hala ere, oso azkarra da eta intelektualki klaseko onenetarikoa denez, bere jarrera aldatzearekin nahikoa izango litzateke kurtsoz pasatzeko arazorik gabe.
2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea
Role-playing. LH 4.maila. 2014-2015 Ikasturtearen aurkezpena.
4.Bko Gurasoak etorri bezain laster, bilera hasi egin genuen. 2014/2015 ko kurtsoa hasita zegoen jadanik Aranbizkar ikastetxe publikoan, eta beraz, umeen gurasoekin kurtsoko aurkezpen bilera burutzea nahitaezkoa burutzen zen. Klasean gurasoak, zuzendaria eta 4.Bko tutorea bildu egin ginen.
Lehenik, Alvaro Goñi tutoreak ongi etorriak eman zizkion gurasoei, haien presentzia eskertu ondoren. Ondoren, Zuriñe Castresana hartu zuen hitza, Aranbizkar ikastetxeko zuzendaria. Ikastetxearen funtzionamendua eta arau eta helburu orokorrak azaldu egin zituen eta klasetik alde egin zuen, beste klasean hitzaldi berdina eman behar zuelako.
Azkenik, berriro tutoreak hitzaldiarekin jarraitu zuen. Klaseko, patioko eta pasilloko arauak azaldu egin zituen lehenik, umeek arau hauen jakinaren gainean egotea garrantzitsua izango litzatekeela aholkatuz gurasoei. Ondoren, kurtso honetako egutegia, egingo zuten txangoak eta kanpaldia eta ordutegi probisionala (behin-betikoa finkatzeko zegoen oraindik) eman zizkion gurasoei. Gero, AMPA eta jantokiko zerbitzua azaldu egin zien gurasoei, eta bukatzeko, faltak justifikatzeko bete beharreko fitxak eman zizkien.
Tutoreak edozein arazo konpontzeko prest egongo zela azaldu zuen, eta horretarako, bere mugikorra erraztu zuen. Halaber, arazo horiek konpontzeko ume bakoitzaren gurasoekin bilera pertsonalak egingo zituela abisatu zuen. Honen ondoren, bilerari amaiera eman zitzaion.
Bideo honetan ikus dezakegu egindako role-playinga.
Oso gustura sentitu gara "antzerki" hau burutzen, izan ere, gure etorkizuneko lanean burutu beharko dugun ekintza bati aurre egin behar izan diogu, kurtsoaren hasierako gurasoen aurkezpen bilerari, hain zuzen. Jendearen aurrean hitz egitea gehienon arazo nagusienetariko bat da, eta irakaslearen lanbidean egunero aurre egin beharko diogu. Beraz, "antzerki" honi esker, zailtasun hau konpontzeko aurrerapauso bat eman dugu.
Gainera, Lehen Hezkuntzan eta DBHn garrantzi gutxi ematen genion gai batean murgildu egin gara, haren benetako garrantziaz konturatuz. Gurasoen eta tutorearen arteko lehenengo kontaktua da, eta umeen hezkuntzan positiboki eragin ahal izateko, harreman hau ahalik eta egokiena izatea ezinbestekoa bihurtzen da.
Beraz, ariketa honekin bizitako esperientzia guztiz positiboa izan dela pentsatzen dugu eta gure etorkizuneko irakasle lanean baliagarria izatea espero dugu.

2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena
Sormena eskola adinean
- Noiz hasi garatzen (adina): Umeak bere bizitzaren lehengo urteetan sormen garatzeko gaitasun handiena dute, izan ere, haiei inguratzen dieten objektuak, bizipenak, pertsonak, etab. aurkitzen joaten dira. Orrialde hau ikusi.
- Sormenaren ondorioak: Txitatik sormena oztopatu ez dioten ume batek, haren etorkizunean ideia berriak sortzeko eta hauek praktikara eramateko gaitasun gehiago izango dute. Orrialde hau ikusi ("Por qué es importante ser un niño creativo" atalean)
- Metodoak/Nola garatu: Orrialde hau ikusi: Akatsak egitea permititu, lo egin baino lehen irakurtzea, haiek bakarrik landutako aktibitateak egiten utzi, artea eta musika garatu...
- Nork/Zerk lagundu garatzen: Guretzako 2 instituzioek daukate garrantzia gehien umearen sormena garatzeko momentuan: etxean eta eskolan. Orrialde hau ikusi ("El papel de los padres en la creatividad de los hijos" atalean)
- Desberdintasunak pertsonen artean: Picassok esaten zuen bezala "jaiotzen garenean denok gara artistak, baina zailena hau handiak egoten garenean mantentzea da".
- Sormena hezkuntzan: Gaur egungo hezkuntzak ez dio ematen sormenari behar duen garrantzia. Adibide sinple batekin hau ikusi ahal dugu: sormenaren funtsezko ezaugarria akats egiteari beldur ez izatea da eta umeak gero eta handiagoak izan gero eta hau galtzeko aukera gehiago daukate. Orrialde hau ikusi ("8 Tips para fomentar la Creatividad en los niños", 1. puntuan)
- Sormena garatzearen garrantzia: Ken Robinsonen bideo honek azaldu egingo dizue
2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena
Elkarrizketaren kontzeptu-mapa
Make your own mind maps with Mindomo.
Pasaden egunetan gure irakasle izandakoekin zenbait elkarrizketa izan genituen eta hauek izan eta gero atera genituen ondorioak mapa- kontzeptual batean islatzen saiatu gara. Lortutako informazio guztia zaila izan da mapan kokatzea , baina bertan ikus daitezke irakasle lanbidearen ideia orokorrak eta pertsonalak.
Jarraian, atal bakoitzaren informazioaren azalpen zabalagoa aurkezten dizuegu:
-GURASOEKIN: Guraso eta irakasleen arteko erlazioa egokia izan dadin, irakasleak arazoak adierazi behar dizkie gurasoei , baita hauek etxeko arazoak irakasleari, horrela, bai etxeko eta bai klaseko egoerak ezagutuko dira, umearen egoera ezagututa, laguntza eskaintzea errazagoa baita.
-IKASLEA: Klasean ematen diren gaien inguruan, ikaslearen interesa piztu behar da, horretarako, motibazioa ezinbestekoa da. Kritika konstruktiboak egitea eta aholkuak ematea ikasleak motibatzen lagun dezakete, baita haien iritzia kontuan hartzea ere. Gainera, berdintasuna sustatzeak garrantzia du, ikasleek eskolan eta eskolatik kanpo hezkuntza egokia izan dezaten.
-KLASEAN: Klaseko giroa atsegina izateko, hainbat faktore garrantzitsuak dira, besteak beste, errespetua eta klase dinamikoak. Horretarako, irakasle bakoitzak bere teknikak ditu ( teknologiak, jolasak, sariak, ariketa bereziak…) . Errespetua sustatzeko arauak betetzeak garrantzia du, adibidez, hitz egiteko eskua altxatzea.
-IRAKASLEA: Irakasle on batek hainbat ezaugarri izan behar dituela ikasi dugu (aurretik batzuk bagenekizkien arren). Hasteko, bokazioa izatea, umeak atsegin izatea, eta esperientziarekin hobetzen dela ikasi dugu (lehen arazoak zirenak, orain anekdotak dira). Irakasle batek arazoen aurrean jarrera egokia izan behar duela ikasi dugu, irakasleek haien krisi gaindituak azaldu dizkigutenean.
Orokorrean, ikasitakoa gure etorkizunean baliogarria izan dakiguke, dakigunari eta ikasiko dugunari gehituz. Kontzeptu mapa egitean, taldekide guztien informazioa erabiltzea oso interesgarria izan da, irakasle ezberdinen ikuspuntuak ezagutzeko.
2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena
Amador irakasle berritzailea
Amador irakasle jubilatu bat da. Niri klase eman zidan lehen
hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailan. Gogoratzen dut nola klase
dinamikoak ematen zituen posible zen guztietan eta ikusten nuen nola klasera
gogoekin joaten zen guri lagundu nahian. Niri ikasketetan motibazio handia
sortzea lortu egin zuen eta horregatik aukeratu egin dut elkarrizketa egiteko.
Amadorrek magisteritza ikasi egin zuen baina bere ustez
garai hortan zegoen metodologia klaseak emateko eta zegoen materia ez zitzaion
ezertarako balio, berak esaten du dakien guztia urteekin umeekin lan egiten
ikasi egin duela.
Amadorrek magisteritzako ikasketak 1969. urtean bukatu egin
zituen, eta urte artatik duela 4 urte arte klaseak ematen egon da. Frankismotik
eta trantsiziotik pasatu egin zen klaseak ematen. Beti jarrera berritzailea
izan egin zuen eta horrek arazo larriak ekarri zizkion, batez ere frankismoaren
garaian.
Bera betidanik hezkuntza sistema tradizionalaren kontra egon
da eta saiatu da klaseak dinamikoak egiten, ikaslean interesa sortzen,… Bere
irakasle bizitzako azken urterarte hau egiten saiatu egin zen. Adibidez nire eskolan
informatika ezartzen saiatu egin zen. Bere ustez tresna oso egokia da umeak
hezitzeko, eta laguntzen die independenteak eta autosuzfizienteak izaten.
Amadorren ustez irakasle on batek behar duen gauzarik
garrantzitsuenak umeekin tratatzea jakitea eta maitatzea, kritika
konstruktiboak iraindu gabe egiten jakitea eta lan egitea gogoz dira(ezagutza
zabalak baditu hobe, baina aurrekoak ez baditu ez du ezertarako balio). Berari
ez zaizkio gustatzen lan-orduei bakarrik begiratzen dioten irakasleak, esaten
du irakasle on batek umeen heziketaren atzean doala eta behar den denbora eta
prestakuntza eman behar zaiola klaseen aurrean.
Elkarrizketa hasi dudanean pentsatzen nuen denbora gutxitan
bukatuko genuela baina azkenean ordu bat baino gehiago egon gara hitz egiten.
Oso gustura egon naiz eta egia esanda bere anekdotei esker gauza baliotsuak
ikasi egin ditut irakasle baten bizitzari buruz. Beraren idei askotan ados
nengoen elkarrizketa egin baino lehen, baina esan dituen gauza batzuk ez
zitzaidan bururatu ikuspuntu orretik begiratzea, eta uste dut baliogarria
izango zaidala etorkizunerako bizitza osoa irakasten egon den pertsona baten
pentsamendua jakiteak.
2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena
Lydia, irakasle erreferente bat
Lydiak 48 urte dauzka, eta horietatik 22 daramatza hezkuntzan irakasten. Nire ingeleseko irakaslea izan zen DBHko 3. eta 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan. Irakaslea aukeratzeko orduan zenbait zalantza izan nuen arren, haren positibotasuna eta ikasleak tratatzeko era berezia (urtearen amaieran ikasle guztiak sentimendu berezi bat geneukan Lydiarekiko) bultzatu egin zidan berari elkarrizketa egiteko. Honen adibide garbia: haren etxera gonbidatu egin zidan elkarrizketa egiteko.
Lydiak ingeles filologia ikasi egin zuen eta bere lehenengo ideia turismoan aritzea bazen arren, oposizioak atera eta ingeleseko ikasgaia irakasten daramatza karrera bukatu zuenetik. Hala ere, atzera bueltatuko balitz berriro ere hezkuntzan arituko zela seguru dauka. Horrek ikaragarri harritu zidan, izan ere, Lydiak hezkuntzan aritzeagatik daukan zoriontasunaren adierazle garbia da. Bere lana gustura hartzen du eta hori positiboki eragiten du klaseak emateko orduan. Hala ere, hezkuntzan lan egiten daramatzan urte guztietan zehar zenbait egoera gatazkatsu pairatu izan behar dituela konfesatu egin zidan Lydiak, baina hauetatik ateratzea lortu izan zuela eta gainera, esperientzia hauetatik asko ikasi ahal dela bermatu zidan.
Hasieran urduritasuna nabaritzen zen gure arteko giroan eta bion arteko elkarrizketa ez zeukan erritmo nahikorik. Baina pixkanaka-pixkanaka elkarrizketa alaitsuagoa bihurtu egin zen (hau Lydiari eskertu beharko nioke, izan ere, niregatik izango balitz…) eta “galdera-erantzunaren” eskematik, eskemarik gabeko elkarrizketa batera ailegatu ginen. Konfiantzako giro honetan Lydiak klaseetan egindako “pekatuak” konfesatu egin zizkidan (gaitegia aldatzea, adibidez), hala ere, hauek beti klaseak hobetzeko egiten zituela konturatu egin nintzen. Denbora horretan, klasean elkarrekin bizitako zenbait esperientzia gogoratu genituen, ilusio asko eragin ziguna bioi.
Azkenik, Lydiari eskerrak eman nahiko nioke institutu garaian nirekin izandako jarrera bikainarengatik eta elkarrizketa honetan lagundu izanagatik, polita eta ikaragarria izan da zu berriz ikustea. Lydia inoiz ahaztuko ez dudan irakasle horietako bat izango da, nire etorkizuneko irakasle lanean erreferentetzat hartuko dudana. Bera bezalako irakasleetan oinarrituz irakasle on bat izango naizela seguru daukat, baina hor dago zailtasuna, bera bezalako irakaslea izatera ailegatzea.
2014(e)ko urriaren 12(a), igandea
Xabi eta Asier Iñurrategiren arteko elkarrizketa.
Nik aukeratu dudan irakaslea Xabier Olaso izan da. Lehen momentutik argi izan nuen berarekin egin nahi nuela, ez bakarrik irakasle on bat delako edo miresten dudalako, idazlea delako ere. Jaio nintzenetik olerkiak idatzi dizkit eta beraren zenbait liburu irakurri ditut. Idazle aparta da eta hori ez dut nik bakarrik esaten, euskadiko literatura saria irabazi du eta.
Elkarrizketari dagokionez, aurretik mugikorraren memoria txartela hustu behar izan nuen nekielako grabazioa ez zela izango hogei minutukoa... Txantxas aparte, oso interesgarria iruditu zait irakasle baten ikuspegia ezagutzea eta horren ondorioz zenbait gaietan gauzak edo kuriositateak ikastea.
Egon ginen ordu eta erditik, ondorio asko atera nituen eta hauetatik garrantzitsuenak aipatuko ditut.
Lehenengoa, beraren ustez irakastaldea duen ikaragarrizko garrantzia da. Hau da, eskola bateko irakasleak sintonia ona baldin badaukate, arazoei irtenbideak bilatzea erresagoa izango da, lana atseginagoa... Aipagarria da ere bere ustez batxilergoan, unibertsitatean... kontzeptu hau pixkat galtzen dela.
Interesgarria iruditu zitzaidan beste atal bat izan zen motibazioarena. Niretzako oso garrantzitsua da ikasleak motibatuta egotea, agian nik kirolaria naizelako eta kirolean motibazioa portzentai altua dauka. Berak dio irakasle izatea bokazionala dela eta zu benetan irakasle izan nahi bazara eta honen garrantzia eta errespontsabilitatea ulertzen baduzu, motibatuta egongo zarela eta honen ondorioz ikasleetan interesa eta motibazioa sortuko duzula.
Azken aipatzeko puntua, bere erantzuna "zein izan da momenturik txarrena" galderari da. Esan zidan ez zuela gogoratzen momentu txar bat irakasle moduan hasi zenetik. Dena erlatiboa dela aipatu zuen, eta batzuentzako izan dena depresio bat beste batzuentzako arazo txiki batean geratu ahal dela.
Kontatu zidanez, guraso batzuekin edo ikasle batzuekin bai izan dituela arazoak baina berarentzako lanaren barruan dauden gauzak edo anekdotak direla eta ez diegula eman behar duten inportantzia baino gehio.
Argi dago inoiz ez naizela ailegatuko bera bezain idazle ona izatera baina gutxienez espero dut irakasle bezala beraren antza izatea.
Bukatzeko berak esan zuen esaldi batekin geratzen naiz:" Ume bateri zerbait ona ematen edo aportatzen baldin badiozu, umea bikoitza itzuliko dizu".
BERDINTASUNA ESKOLA ADINEAN
Genero berdintasuna eskola adinean gai interesgarria iruditzen zaigu eta beraz, honi buruz hitz egitea erabaki dugu.
Hasieran ez zirudien gai honekin gauza berriak ikasiko genituenik, baina web orri ezberdinetan informazio bilatuz jakinmina piztu zaigu eta aurretik ez genekizkien gauzak barneratu ditugu. Gehien harritu gaituena izan da oraindik genero ezberdintasunak daudela gure eskoletan nahiz eta gizarte moderno eta aurrerakoi batean gaudela uste; adibidez, eskola pribatu askotan badaude irakasleak ezberdintasun hauen alde daudenak eta beraz, ezberdintasun horiek umeek barneratzeko ekintzak egiten dira (neskak mutilen kontrako jolasak, indarra behar denean mutilen laguntza eskatzea eta neskei bakarrik erakustea zailtasun handirik behar ez diren ekintzak, baita etxekoandre egoki bat izaten jakitea ere.
Nahiz eta munduko herri batzuetan arazo hauek izan ( kolonbia, India, Irak..) badaude beste leku batzuk ezberdintasun hauek ahalik eta txikien izatea saiatzen direnak, adibidez Europako iparraldeko herrialdeak (Islandia, Norvegia, Finlandia..) Bertan txikitatik berdintasuna bultzatzen duen ikasgai bat izan ohi dute, non irakasleek azaltzen diete nolako garrantzia du gizartearen barruan genero berdintasuna izatea.
Lan hau egitea suposatu digu ikustea posiblea dela umeek berdintasunari buruz duten ideia hobetzea. Horretarako, gertu ditugun umeekin zenbait ekintza egitea gustatuko litzaiguke, adibidez, “ni un besito a la fuerza” liburua irakurtzea, azaltzen duelako errespetua dela zoriontasunaren oinarrietako bat. Beste ekintza bat izan daiteke Disney sortutako istorioak baztertzen saiatzea, izan ere, emakumea pertsona ahul bat bezala ikusten da, bere printzipea bilatzen duena etengabe zoriontasuna lortu ahal izateko.
Gai honi buruz ikertzera bultzatu gaituen arrazoia gure esperientzia pertsonalak izan dira, izan ere eskola adinean genero ezberdintasun handiak ikusi ditugu, adibidez lehen hezkuntzan geundenean neska bat ezagutu genuen futbola atsegin zuena, eta horregatik hainbat arazo izan zituen. Alde batetik neskek baztertzen zioten futbola gustoko izateagatik eta mutilek ez zioten usten haiekin futbola jolastera, neska zen eta.
Guzti hau ikertu ahal izateko Inteneten bidez lortutako web orriak erabili ditugu, baita egunkarietan agertutako artikulu batzuk ere.
Ondorioz, esan dezakegu guzti honekin gure gizartean hobetu beharreko gauzetako bat dela berdintasuna ahalik eta gehien bultzatzea, Europako iparraldearen eredua jarraituz.

Musika eta Ander
Ander 14 urteko mutila da, Iruñeko Mendillorri auzoan bizi da eta Kleefstra sindromea dauka. Munduan 150 pertsona inguru daude sindrome hau pairatzen dutenak; beraz, Anderrek gaixotasun arraroak dituzten pertsonen artean dago. Gaixotasun hau 2010ean aurkitu egin zuten eta garapen motorean, hizkeran, arnasean, ikusmenean, entzumenean… arazoak sortzen ditu. Gaixotasun hau ez dauka sendatzekorik.
Udan zehar Anderrek auzoan antolatzen den “Bideberri” ludotekara joaten da eta bertan goiz osoa ematen du hango boluntarioek prestatutako ekintzak eta aktibitateak gauzatzen. Hala ere, Anderrek zailtasun handiak ditu ludotekako beste umeen erritmoa jarraitu ahal izateko eta, askotan, ekintzetatik kanpo gelditzen da edo ez dio denborarik ematen hauek bukatzeko.
Ikerketa batzuk frogatu dute musika gaixotasun mentalak duten pertsonen garapenean oso lagungarria dela, batez ere emozioetan, garapen motorean, harreman sozialak izateko orduan… bideo honetan musikoterapiak gaixotasun mentalak dituzten umeetan erakar dezakeen abantai guztien azalpen bat eta musikoterapia erabiltzeko moduak agertzen dira.
Anderri musika asko gustatzen zaio, batez ere perkusioa. Musika entzuten duen bakoitzean erritmoa eramaten du eskuekin bularrean edo mahai batean. Anderrek musikarekin daukan zaletasuna erabili ahal dugu bere garapenean eta integrazioan aurrerapenak egiteko. Horretarako batukadak egingo ditugu ludotekan astean behin berak parte hartzeko zuzendari bezala erritmoa eramaten.
Ander ez da kasu berezia, bera bezalako gaixotasun psikologikoak eta fisikoak pairatzen duten pertsona eta ume askok gizartearekin integratzeko zailtasunak dituzte, eta hori ez da haien errua, gurea baizik. Gure helburua pertsona hauek gure artean integratzea izan behar da, egunen batean autosufizienteak izan daitezen, edo gutxienez, haien gurasoen beharra gutxitzea. Azken finean, Ander eta bera bezalako pertsonak gu bezalakoak dira: gizakiak.
2014(e)ko urriaren 11(a), larunbata
Josean eta Uxueren arteko elkarrizketa
Duela egun batzuk klasean esan ziguten guretzat miresgarria zen irakasle bati elkarrizketa abat egin behar geniola. Nik hasieran ez neukan batere argi nori egingo nion, baina hainbat aukera baztertu eta gero, Josean Buenori egitea erabaki nuen, DBH-n nire euskarazko irakaslea izandakoa hain zuzen ere. Honek ez zuen oztoporik jarri elkarrizketa egiteko eta goiz batean geratu ginen egiteko, nire institutuan.
Hasieran, nahiko urduri nengoen baina azkenean, elkarrizketa oso polita eta interesgarria izan zen, beraren hainbat aspektu berri ezagutu bainituen. Joseanek hainbat urte daramatza klaseak ematen eta kontatu zidan urte horietan bizitako egoera gehienak oso politak izan direla baina hainbat gogorrak ere bizi dituela. Politena azaltzeko eskatu nion eta berak esan zidan eguneroko bizitzen duena dela esan zidan, izan ere, maite duen lanbidea da irakasle izatea.
Irakasle on bat izateko hainbat aholku eskatu nizkion eta berak gauza bakar bat esan zidan, irakasle on bat izateko lanbide hau eta umeak maitatu behar direla eta eguneroko klaseak ilusioarekin eta gogoekin hartu behar direla esan zidan. Hasieran, hau guztia betetzea nahiko zaila dela onartu zidan, baina azkenean, eguneroko lanarekin, hau guztia lortzen duzula aipatu zidan.
Azkenik, nire institutuari eta ikasleoi buruz galdetu nion eta beraren erantzuna asko hunkitu zidan. Honi erantzutean bera ere hunkituta zegoela iruditu zitzaidan, izan ere, gauza oso politak eta hunkigarriak esan zituen. Honekin elkarrizketa bukatu genuen, ni institutuan nengoeneko eta bere ikaslea nintzeneko oroitzapenei buruz hitz egiten.
Elkarrizketa honekin ikusi dut nola irakasleek maite duten lanbide hau eta nolako estimua daukaten bere ikasle izandakoei. Orokorrean, irakaskuntzari buruzko informazio gehiago lortu dut elkarrizketa honekin, karrera interesgarriagoa egiten.

IKASI EGITEN
XVI. mendean Jesuitek hezkuntza tradizonalaren eredua ezarri zuten, logozentrismoan eta magistrozentrismoan oinarrituta. XIX. mendearen amairean hezkuntza teoria berri bat agertu zen, postradizionala non hitzaren ordez ekintza eta irakaslearen ordez umea zen garrantzitsuena.
Betidanik hezkuntza mota honen berri izan dugu baina orain, magisteritza ikasten ari garela eta zuzenki lan honetan ikertu ditugun informazio iturrien ondorioz gure ikuspegia aldatu da. Gai honen hainbat adar ukitu eta aditu batzuen hitzak entzun eta gero, konturatu gara sistema berritzaile honek utopia edo teoria hutsa izatetik gaur egungo hezkuntzan presentzia eta garrantzia izatera igaro ahal dela.
Hezkuntza mota honen oinarria, umeek praktikak eginez ikastea da, irakasleari bakarrik beharrezkoa denenan laguntza eskatuz. Honi buruz ikusi ditugun esperimentuekin ikasi dugu honek ikaragarrizko onurak izan dituela ez bakarrik umeen heziketa prozesuan, hauen motibazio mailan ere.
Hau guztiaren ondorioz pentsatezn dugu hezkuntzan jarraitu behar den metodologia aldatu behar dela eta gu garela hau posible egiteko tresna. Beraz honek eramango gaitu irakasle garenean klaseetan metodo praktikoagoak bultzatzera non umeek partaidetza handiago duten eta beste irakasleei hezkuntza metodo hau posible dela ikustaraztera.
Gai hau aukeratu dugu pentsatzen dugulako gaur egungo hezkuntza sistemak aldaketa bat behar duela non umeek ez duten ikasten bakarrik liburu batekin baizik eta praktikak egiten eta beraien motibazioa, interesa eta kreatibitatea garatzen.
Bukatzeko aipatu nahi dugu gai hau ondo laburtzen duen esaldia" dime algo y lo olvidaré, enseñame algo y lo recordaré pero hazme participe de algo y aprenderé".
2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea
ZURIÑE ETA PURIREN ARTEKO ELKARRIZKETA
Klasean azaldu zutenean egin beharreko lana, hau da, miresten dugun irakasle bati elkarrizketa egitea, ez nuen izan batere argi nori egin nahi nion.
Hasiera batean DBH-ko irakasle bati egitea pentsatu nuen, oso irakasle ona zelako eta asko ikasi nuelako bere klaseetan baina gero ikastolako beste irakasle bat etorri zitzaidan burura, Puri, eta azken hau aukeratu nuen interesgarriago iruditzen zitzaidalako lehen hezkuntzako irakasle baten esperientziak DBH-ko esperientziak baino.
Oso elkarrizketa atsegina izan zen. Prestatuta neukan galdetegiarekin hasi baino lehen nolako poztasuna sortu zion ni ikustea esan zidan eta txikia nintzenean klasean izandako momentu onak gogoratu genituen.
Oroitzapen horietaz hitz egin eta gero, galderekin hasi nintzen. Egia esan erantzun oso interesgarrriak eman zituen eta etorkizunean baliogarriak izan ahal zaizkidan istorioak eta gomendioak eman zizkidan, baina arreta gehien deitu zidan erantzuna bere lanaren momentu politenen galdera egin nionean izan zen. Galdera hori erantzutean azaldu zuen nolako garrantzia duen ume batek bere lehen hezkuntza hasten duenetik bukatzen duen bitartean jasatzen dituen aldaketak ikustea. Hori erantzutean nabaritu nuen nolako sentimenduak zituen ikasleengan, eta hori irakasle on bat izateko faktore garrantzitsu bat da nire ustez, azken finean umeek txikiak direnean iraskasleengandiko maitasuna bilatzen dutelako.
Arreta deitu zidan beste erantzun bat izan zen esan zidanean hasiera batean ez zuela nahi irakaslea izatea, baizik eta matematikaria. Erantzun hori lagundu zidan ulertzen inoiz ez dakigula non egongo den gure etorkizuna, eta beraz, ez ditugu gure bideak itxi behar.
Nahiz eta jakin nolakoa zen irakasle bezala, elkarrizketa hori egiterakoan txikia izatean konturatu ez nintzen gauza batzuk hartu nituen kontuan, adibidez, nolako baloreak dituen, bere hezkuntzari buruzko ikuspegia, irakasle on bat izateko egunero egiten dituen ahaleginak etab.
Orokorrean esan dezaket esperientzia ona izan dela eta orain arte irakaskuntzari buruz inoiz pentsatu ez ditudan galderak sortu eta erantzun zizkidala, beraz, gustora egon nintzen bitartean, informazio garrantzitsua jaso nuen.

2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena
Irune eta Aialaren arteko elkarrizketa
Aiala nik izan dudan irakaslerik hoberena denez, bera hautatu dut elkarrizketa hau egiteko, miresten dudan irakasle (eta pertsona) izateaz aparte, hitz egiteko erraztasun handia baitu. Aialak 16 urte darama irakasle izaten , DBHko zein batxilergoko filosofia eta historia irakasle izaten hain zuzen, eta berari esker bi ikasgai horiengana nuen gorrotoa desagertzea lortu dut.
Whats App bidez jarri nintzen harremanetan berarekin, eta izugarri poztu zen Aiala nirekin hitz egitean, izan ere, berak esan bezala, ohore bat da berarentzat beragan pentsatu izana miresten dudan irakasle bati elkarrizketa egiteko. Kontaktuan jarri eta 6 egunetara elkartu ginen ikastetxe ondoko tabernan, eta elkarrizketa hasi aurretik hainbat gauzei buruz hitz egin genuen, denbora luze zelako elkar ikusten ez genuela. Gainera, justu elkartu ginen egun hartan Aialaren urtebetetzea zenez, kafe batera gonbidatu nuen, eta berak esan zidan nirekin egotea oparirik onenetariko bat zela.
Elkarrizketak 54 minutu iraun zuen, oso interesgarriak benetan, beste gauza batzuen artean Aialak ideiak argi dituelako eta gustura entzuten nituelako bere erantzunak. Hala ere, hasierako galderak kostata irteten zitzaizkidan, baina denbora aurrera joan ahala, erraztasun handiz ateratzen zintzaizkidan aurretik prestatu gabeko galderak. Gauza interesgarrienetariko bat hauxe da; Aiala txikia zenean, bere gelan sartu eta panpina guztiak ilaran jartzen zituen, bera irakaslea izango balitz bezala eta edozein ikasgairi buruz aritzen zen panpinekin. Honek hunkitu nau, nik txikitan gauza berdina egiten nuelako nire barbie-kin.
Elkarrizketa honek balio izan dit Ailari buruzko gauza asko ezagutzeko, beti jakin nahi izan ditudanak baina irakasle-ikasle harreman horrek ezagutzen utzi ez didanak, gainera, bere kontseiluek asko merezi dute, eta kontseiluen artean bat nabarmendu dezaket. Aialak esan zidan “ irakasle izateko bihotza burua baino gehiago erabili behar da”, uste dut ez dudala hori inoiz ahaztuko.

Irune Garcia Bahon
2014(e)ko urriaren 5(a), igandea
"LA EDUCACION PROHIBIDA"-ren kritika
Pelikula ikusi ondoren, ondorioztatu dezakegu gaur egungo hezkuntza sistemak aldaketa gutxi jasan dituela azkeneko urteetan. Nahiz eta azken mendera arte hezkuntza autoritario eta diktatoriala zen, orain hezteko beste teoria edo sistema berritzaileak indarra hartzen ari dira pixkanaka-pixkanaka. Hala ere, aldaketa hauek sakonagoak eta azkarragoak izan beharko lirateke, hezkuntza sistema duin bat lortu ahal izateko.
Orain dela 100 urte irakaslearen klasea emateko metodoa honelakoa zen: klasera heldu eta aurretik norbaitek prestaturiko materia zorroztasunez ematen zuen. Sistema hori industrializazio garairako pentsatuta zegoen, Taylorismoan eta Fordismoan (“cadena de montaje”) oinarrituta zegoelako. Gaur egun, sistema berdina jarraitzen duen arren, zenbait irakasleek metodo alternatiboak erabiltzen dituzte. Adibidez, ebaluazio metodo bakarra azterketa ez izatea, umeen emozioak eta sentimenduak era pertsonalean kontuan hartzea, partizipatiboagoak eta dinamikoagoak diren klaseak ematea… Azken finean, irakaslea ez da umeei egiak aurkitzen dion pertsona, baizik eta haiei hauek aurkitzera laguntzen diona, dokumentalean esaten duen bezala.
Beste aldetik, dokumentalaren izenburua (“La Educación Prohibida”) aztertzen badugu ondorioztatu dezakegu debekatuta hitzan dagoela gakoa. Hau da, gaur egungo daukagun hezkuntza sistema tradizionalak pertsona askori onurak ekartzen dizkio. Horregatik dokumentalean agertzen diren metodo alternatiboak debekatutzat hartzen dira sistema kapitalistaren ideien kontra doalako. Badaude gure iritziarekin bat dagoen jendea, baita web orriak ere; iritzi hau konpartitzen duen web orria ikusteko,klikatu hemen.
Horretaz gain, filma kritikatzen duten web orriak daude; mota honetako web orri bat ikusteko klikatu hemen. Artikulu hauetan ikus daitekeen bezala, zenbait pertsonek ikuspuntu desberdinak dituzte dokumentalarekiko. Adibidez, irakaslearen irudia errudun bezala ageri da film osoan zehar. Hala ere, hezkuntzan boterea duten pertsona eta instituzioak erruaren zatirik handiena dutela esan dezakegu, haien interes ekonomiko zein politikoak defendatzen dituztelako.
Gainera, dokumentalean bakarrik egilearen ikuspuntua defendatzen duten adituak agertzen dira. Modu honetan, ikusleoi ez digute kontrako ideiak defendatzen dituzten pertsonen iritziak ezagutzen uzten, artikulu honetan ikus dezakegun bezala.
Nahiz eta kritika on eta sakon bat egin, ez du irtenbide zehatzik ematen dagoen egoera konpontzeko. Bideoaren amaieran esaten du umeak behar duten gauza bakarra maitatuak eta babestuak sentitzea dela eta ezagutzak bakarrik etorriko direla eskolara joan gabe. Nahiz eta maitasuna eta babesa garrantzitsuak izan, ezagutza asko ezin dira jaso eskolara joan gabe. Baita, beste irakaskuntza teknikak erabili dituzten irakasleen eta instituzioen izenak aipatzen ditu, baina hauek egiten dutena azaldu gabe.
Beraz, amaiera nahiko kaxkarra du bideoak,bi ordu baino gehiagoko kritika egiten du hezkuntza sistemari buruz, baina ez du eskaintzen bost minutu baino gehiago soluzioak ematen. Gure ustez, falta zaizkion gauza garrantzitsuenak hezkuntza alternatiboak proposatzea eta bakoitzak zer egin behar duen hezkuntza berri hauek ateratzeko esatea da.
2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna
HEZKUNTZA MODERNOA
Beste sarrera batzuetan azaldu dugun bezala, gaur egun Hezkuntza Sistemak aldaketa ugari jasan ditu. Diapositiba hauek gaur egungo hezkuntzaren definizioak eta helburuak azaltzen ditu.
http://es.slideshare.net/cris0308/cris-diapositiva-de-la-educacion?related=1
http://es.slideshare.net/cris0308/cris-diapositiva-de-la-educacion?related=1
LOMCEri EZ!
Azken aldi honetan Wert Hezkuntza Ministroak egindako lege berriarekin eztabaida handiak sortu dira. Lege honekin Hezkuntza Sistemaren berrikuntza egin nahi da, baina berrikuntza izan beharrean atzerapena dela esan dezakegu.
Lege honek eragin du hainbat ikasle eta irakasleen haserrea, horregatik estatu mailan greba eta protesta ugari konbokatu dira. Horretaz aparte, batez ere Euskal Herrian, eskola eta ikastola asko lege honen aurka jo dute.
Webgune honekin LOMCEri buruzko informazioa gerturatzen dizuegu. Webgunea ikusteko, klikatu hemen

Hezkuntza desberdin baten alde
Gaur egun aldaketaren bidean gauden arren, hezkuntza sistema diktatoriala eta autoritarioa izaten jarraitzen du. Hau da, irakaslea agintzen du pertsona autoritario gisa eta ikasleen ideiak eta irizpideak ez dira kontuan hartzen.
Hau gutxi balitz, zenbait hezkuntza instituzioetan umeak adoktrinatzen jarraitzen dute, hau da, umeak ez dute garatzen beraien ideia propioak, baizik eta instituzio horren ideologia mota, argazkian ikusten den bezala.
Hala ere, pixkanaka-pixkanaka hau atzean uzten ari gara eta hezkuntza gero eta sistema libre eta partizipatiboagoa bihurtzen ari da. Hau da jarraitu behar den bidea gizarte kultura anitz bat eta libreago bat lortu ahal izateko, non pertsona bakoitza bere ideia propioak sortzeko askatasuna izango duen.
HEZKUNTZA ALTERNATIBOA
Azken urte hauetan asko aldatu egin da gure gizarteko Hezkuntza Sistema.
Orain dela urte asko, gure gurasoen eta aitona amonen ikasteko era oso desberdina zen gaurkoarekin konparatuz. Eskoletan ematen ziren klaseak oso teorikoak eta astunak ziren, izan ere, irakasleen helburu nagusia ikasleei garai horretako baloreak eta kultura aplikatzea zen ikasgaia azaltzen zuten bitartean.
Gaur egun, berriz, irakasleek metodo dinamikoagoak erabiltzen hasi dira, teknologiaren laguntzarekin adibidez. Gainera, ez dute balore konkretu batzuk ezartzen ikasleetan, baizik eta ikasle bakoitzak bere balore propioak garatzen.
Bideo honen bitartez ikusi dezakegu iraganeko hezkuntza sistemarekin konparatuz, nola aldatu den klaseak emateko metodologia.
Disfrutatu ;)

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)