2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

Irune eta Aialaren arteko elkarrizketa

Aiala nik izan dudan irakaslerik hoberena denez, bera hautatu dut elkarrizketa hau egiteko, miresten dudan irakasle (eta pertsona) izateaz aparte, hitz egiteko erraztasun handia baitu. Aialak 16 urte darama irakasle izaten , DBHko zein batxilergoko filosofia eta historia irakasle izaten hain zuzen, eta berari esker bi ikasgai horiengana nuen gorrotoa desagertzea lortu dut.

Whats App bidez jarri nintzen harremanetan berarekin, eta izugarri poztu zen Aiala nirekin hitz egitean, izan ere, berak esan bezala, ohore bat da berarentzat beragan pentsatu izana miresten dudan irakasle bati elkarrizketa egiteko. Kontaktuan jarri eta 6 egunetara elkartu ginen ikastetxe ondoko tabernan, eta elkarrizketa hasi aurretik hainbat gauzei buruz hitz egin genuen, denbora luze zelako elkar ikusten ez genuela. Gainera, justu elkartu ginen egun hartan Aialaren urtebetetzea zenez, kafe batera gonbidatu nuen, eta berak esan zidan nirekin egotea oparirik onenetariko bat zela.

Elkarrizketak 54 minutu iraun zuen, oso interesgarriak benetan, beste gauza batzuen artean Aialak ideiak argi dituelako eta gustura entzuten nituelako bere erantzunak. Hala ere, hasierako galderak kostata irteten zitzaizkidan, baina denbora aurrera joan ahala, erraztasun handiz ateratzen zintzaizkidan aurretik prestatu gabeko galderak. Gauza interesgarrienetariko bat hauxe da; Aiala txikia zenean, bere gelan sartu eta panpina guztiak ilaran jartzen zituen, bera irakaslea izango balitz bezala eta edozein ikasgairi buruz aritzen zen panpinekin. Honek hunkitu nau, nik txikitan gauza berdina egiten nuelako nire barbie-kin.


Elkarrizketa honek balio izan dit Ailari buruzko gauza asko ezagutzeko, beti jakin nahi izan ditudanak baina irakasle-ikasle harreman horrek ezagutzen utzi ez didanak, gainera, bere kontseiluek asko merezi dute, eta kontseiluen artean bat nabarmendu dezaket. Aialak esan zidan “ irakasle izateko bihotza burua baino gehiago erabili behar da”, uste dut ez dudala hori inoiz ahaztuko.


Irune Garcia Bahon

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Deigarria zuk Barbiekin egiten zenuena hark bereekin egitea!
    Etiketen bitartez ere izenpetu behar duzu, ez ahaztu

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu