2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

"LA EDUCACION PROHIBIDA"-ren kritika

Pelikula ikusi ondoren, ondorioztatu dezakegu gaur egungo hezkuntza sistemak aldaketa gutxi jasan dituela azkeneko urteetan. Nahiz eta azken mendera arte hezkuntza autoritario eta diktatoriala zen, orain hezteko  beste teoria edo sistema berritzaileak indarra hartzen ari dira pixkanaka-pixkanaka. Hala ere, aldaketa hauek sakonagoak eta azkarragoak izan beharko lirateke, hezkuntza sistema duin bat lortu ahal izateko.

Orain dela 100 urte irakaslearen klasea emateko metodoa honelakoa zen: klasera heldu eta aurretik norbaitek prestaturiko materia zorroztasunez ematen zuen. Sistema hori industrializazio garairako pentsatuta zegoen, Taylorismoan eta Fordismoan (“cadena de montaje”) oinarrituta zegoelako. Gaur egun, sistema berdina jarraitzen duen arren, zenbait irakasleek metodo alternatiboak erabiltzen dituzte. Adibidez, ebaluazio metodo bakarra azterketa ez izatea, umeen emozioak eta sentimenduak era pertsonalean kontuan hartzea, partizipatiboagoak eta dinamikoagoak diren klaseak ematea… Azken finean, irakaslea ez da umeei egiak aurkitzen dion pertsona, baizik eta haiei hauek aurkitzera laguntzen diona, dokumentalean esaten duen bezala.


Beste aldetik, dokumentalaren izenburua (“La Educación Prohibida”) aztertzen badugu ondorioztatu dezakegu debekatuta hitzan dagoela gakoa. Hau da, gaur egungo daukagun hezkuntza sistema tradizionalak pertsona askori onurak ekartzen dizkio. Horregatik dokumentalean agertzen diren metodo alternatiboak debekatutzat hartzen dira sistema kapitalistaren ideien kontra doalako. Badaude gure iritziarekin bat dagoen jendea, baita  web orriak ere; iritzi hau konpartitzen duen web orria ikusteko,klikatu hemen.


Horretaz gain, filma kritikatzen duten web orriak daude; mota honetako web orri bat ikusteko klikatu hemen. Artikulu hauetan ikus daitekeen bezala, zenbait pertsonek ikuspuntu desberdinak dituzte dokumentalarekiko. Adibidez, irakaslearen irudia errudun bezala ageri da film osoan zehar. Hala ere, hezkuntzan boterea duten pertsona eta instituzioak erruaren zatirik handiena dutela esan dezakegu, haien interes ekonomiko zein politikoak defendatzen dituztelako.


Gainera, dokumentalean bakarrik egilearen ikuspuntua defendatzen duten adituak agertzen dira. Modu honetan, ikusleoi ez digute kontrako ideiak defendatzen dituzten pertsonen iritziak ezagutzen uzten, artikulu honetan ikus dezakegun bezala.


Nahiz eta kritika on eta sakon bat egin, ez du irtenbide zehatzik ematen dagoen egoera konpontzeko. Bideoaren amaieran esaten du umeak behar duten gauza bakarra maitatuak eta babestuak sentitzea dela eta ezagutzak bakarrik etorriko direla eskolara joan gabe. Nahiz eta maitasuna eta babesa garrantzitsuak izan, ezagutza asko ezin dira jaso eskolara joan gabe. Baita, beste irakaskuntza teknikak erabili dituzten irakasleen eta instituzioen izenak aipatzen ditu, baina hauek egiten dutena azaldu gabe.


Beraz, amaiera nahiko kaxkarra du bideoak,bi ordu baino gehiagoko kritika egiten du hezkuntza sistemari buruz, baina ez du eskaintzen bost minutu baino gehiago soluzioak ematen. Gure ustez, falta zaizkion gauza garrantzitsuenak hezkuntza alternatiboak proposatzea eta bakoitzak zer egin behar duen hezkuntza berri hauek ateratzeko esatea da.

2 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:
    Irakurri dut.
    Kritika egiten dion bakarra hartu duzue, ez dakit nahikoa den horrela irakurrita, behintzat.

    ErantzunEzabatu
  2. Ah! Ohar teknikoa: formatua zaindu, "copy-paste" egiten baduzue, "paste" hori formatua ezabatuta egin behar duzue.

    ErantzunEzabatu